Zer egonen da Txantreako jaietan?

Euskalerria Irratia 2017ko api. 27a, 09:26

Argazkia: Iruñeko alkatea, Txantreako maizterrekin batera.

Gaur hasi eta astelehenera arte ekitaldi ugari izanen dira Txantreako jaietan: kaldereteak, karrika dantza, herri bazkariak... Egitarau guztiak gurean hemen ditzakezu.

Bost egunez izanen dute festa giroa Txantrean. Suziria lehertu bezain pronto, dantzari ekinen diote eta, ostean, preso, iheslari eta errefuxiatuen eskubideen aldeko topa eginen dute. Gauean, musikaren txanda iritsiko da. Gazteek, gainera, afaria izanen dute, Herri parkean. Ez hori bakarrik, gainontzeko egunetan, egitaraua leporaraino betea egonen da. 

Jai Batzordearen egitarauaz gaindi, gazte mugimenduaren, mugimendu feministaren, Akelarre kultur elkartearen, presoen eskubideen aldeko mugimenduaren eta Arraiurdineta plazako programak ere eskuragai daude. Egunero makina bat ekimen prestatu dituzte, herritar guztien neurrira. 

 

 

Aurten, Txantreako Gazte Mugimenduari egokitu zaio txupinazoa botatzea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!