“Galtzen ikasteko metodoa” Balerdi Balerdiren disko berria maiatzean kaleratuko da

Euskalerria Irratia 2017ko api. 26a, 19:24

Iruñeko Erraldoien Txokoan aurkeztuko du estreinakoz disko berria maiatzaren 18an, eta Burlatako Maiatza Rok jaialdian parte hartuko du maiatzaren 20an. 

“Galtzen ikasteko metodoa” du izenburu Balerdi Balerdi taldearen disko berriak. Maiatzean argitaratuko den bosgarren lan horretan 14 kanta jaso ditu laukoteak, eta horietako bat estreinatu dute gaur BADOK atarian, “Hiru anaiak” izenekoa. 90eko hamarkadan Iruñean sortutako power pop taldearen DNA du kanta berriak.

Bost urte igaro dira “Hegoko lautadaren ertzetik” Balerdi Balerdiren aurreko lana argitaratu zenetik, eta tarte horretan hainbat aldaketa izan dira taldean. Karlos Ortiz baxu jotzaileak taldea utzi du eta Berako bi musikari sartu dira: Anxel Iraola (baxua) eta Petti (gitarra). Toño Muro (ahotsa eta gitarra) eta Sergio Ibarrola Zara (bateria) jatorrizko kideek osatzen dute laukotea.

Badoken jakinarazi duten bezala, Berako Atala estudioan grabatu dute diskoa, Iñigo Irazoki soinu teknikariarekin, eta ohikoa denez, Pello Lizarralde idazlearenak dira zenbait kanturen hitzak, besteak beste diskoari izenburua ematen dion abestiarena.

Balerdi Balerdik Iruñeko Erraldoien Txokoan aurkeztuko du estreinakoz disko berria, maiatzaren 18an, eta Burlatako Maiatza Rok jaialdian parte hartuko du maiatzaren 20an.

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!