Aurreko urteko sanferminetan aipaturiko emakumeak salaketa aurkeztu zuen eta, ondorioz, gizonezkoak bi egun igaro zituen Iruñeko Udaltzaingoaren ziegan, sexu erasoa leporatuta. Gerora, salaketa artxibatu egin zuten.
Gertaerak Iruñeko Gazteluko plazako taberna batean jazo omen ziren, larunbat gauean. Horrez gain, beste gizon batek haren bikotekidea eta horren anaia kolpatu zituela esan zuen emakumeak. Hala ere, borrokak ez omen zuen zerikusirik izan salatutako gertaerekin.
Gerora, tabernako segurtasun kamerek hartutako irudiak aztertu zituzten eta akusatuak ez ziola ukiturik egin ikusi zuten. Are gehiago, ukituak egin zizkiona bere bikotekidea izan zela frogatu zuten. Epaiaren arabera, emakumeak salaketa jarri zuenean jakin bazekien ukituak egin zizkiona bere bikotekidea izan zela.
Salaketaren ondorioz, gizonak bi egun igaro zituen ziegan. Gainera, handik irtendakoan, gaixoaldian egon zen uztailaren 12tik 22ra.