Karmele Jaioren testuak irakurriko dituzte Biurdanako XVIII. irakurketa publikoan

Euskalerria Irratia 2017ko api. 25a, 09:15

Apirilaren 28an, ostiralean, 08:15etik 13:45era, aukeraturiko idazlearen liburuen pasarteak irakurriko dituzte. Irakurle lanetan Biurdanako ikasleak eta kanpoko gonbidatuak ibiliko dira.

Gutxika-gutxika, bide luzea egin du Euskal Liburuaren Irakurketa Publikoak eta, aurten, irakurzaletasuna bultzatu nahi duen ekitaldi honen hemezortzigarren aldia jokatuko dugu Biurdanan. Aurten, Gasteizko idazle bat izanen da gure gonbidatua, Jon Alonso, eta haren testuak irakurtzen emanen dugu apirilaren 28ko goiz osoa.

Karmele Jaio Eiguren (Gasteiz, 1970). Hiru ipuin liburu –Hamabost zauri (Elkar, 2004), Zu bezain ahul (Elkar, 2007) eta Ez naiz ni (Elkar, 2012)–, bi nobelen –Amaren eskuak (Elkar, 2006) eta Musika airean (Elkar, 2009)–, eta poesia liburu baten -Orain hilak ditugu (2015,Elkar) egilea. Bere lanak gaztelaniaz, alemanez, errusiarrez, nederlanderaz, katalanez eta ingelesez argitaratu dira. Amaren eskuak nobelan oinarrituta, pelikula egin zuen Mireia Gabilondo zuzendariak, Donostiako Zinemaldian 2013an aurkeztu zena, eta Ecografías ipuina antzerkirako moldatu zuen Ramón Barea zuzendariak 2010ean. Bere ipuinak Best European Fiction 2017 antologian argitaratu dira eta beste hainbat antologietan jaso dira baita ere.

Hortaz, apirilaren 28an, ohi dugunez, 08:15etik 13:45era, aukeraturiko idazlearen liburuen pasarteak irakurriko ditugu. Irakurle lanetan Biurdanako ikasleak eta kanpoko gonbidatuak ibiliko dira.

 

ordua

ikasleak

liburua

irakurle gonbidatuak

08:15-09:10

DBH 1

Iritzi artikuluak

Roberto Perez

     Hezkuntzako zuzendari nagusia

Ainhoa Aznarez

      Nafarroako Parlamentuko lehendakaria

Castillo Suarez

      Idazlea

09:10-10:05

DBH 2

Zu bezain ahul

Joxemari Zelaieta

     Biurdanako irakasle ohia

Maialen Huarte

     Kazetaria eta Biurdanako ikasle ohia

10:05-11:00

DBH 3

Hamabost zauri

Sustrai Colina

     Bertsolaria

Arantxa Larrea

     Biurdanako Guraso Elkarteko kidea

11:30-12:25

DBH 4

Musika airean

Fernando Izquierdo

     Idazlea eta Biurdanako irakaslea

Bea Txibite

     Idazlea

Kemen Aldabe

     Ikasle ohia eta Conquistador del fin del mundo saioko partaidea

12:25-13:45

Batxilergoak

Amaren eskuak

Josu Jimenez

     Idazlea

Aintzane Garreta

     Aktorea eta Biurdanako ikasle ohia

Bertze aldetik, Iruñeko Udalarekin eta Nafar Ateneoarekin koordinazioan, gure irakurketa publikoa baino lehen, apirilaren 27an, Karmele Jaiok hitzaldia emanen du Iruñeko Kondestablen, 19:30ean hasita, Fikzioaren egiak izenburupean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!