Gutxika-gutxika, bide luzea egin du Euskal Liburuaren Irakurketa Publikoak eta, aurten, irakurzaletasuna bultzatu nahi duen ekitaldi honen hemezortzigarren aldia jokatuko dugu Biurdanan. Aurten, Gasteizko idazle bat izanen da gure gonbidatua, Jon Alonso, eta haren testuak irakurtzen emanen dugu apirilaren 28ko goiz osoa.
Karmele Jaio Eiguren (Gasteiz, 1970). Hiru ipuin liburu –Hamabost zauri (Elkar, 2004), Zu bezain ahul (Elkar, 2007) eta Ez naiz ni (Elkar, 2012)–, bi nobelen –Amaren eskuak (Elkar, 2006) eta Musika airean (Elkar, 2009)–, eta poesia liburu baten -Orain hilak ditugu (2015,Elkar) egilea. Bere lanak gaztelaniaz, alemanez, errusiarrez, nederlanderaz, katalanez eta ingelesez argitaratu dira. Amaren eskuak nobelan oinarrituta, pelikula egin zuen Mireia Gabilondo zuzendariak, Donostiako Zinemaldian 2013an aurkeztu zena, eta Ecografías ipuina antzerkirako moldatu zuen Ramón Barea zuzendariak 2010ean. Bere ipuinak Best European Fiction 2017 antologian argitaratu dira eta beste hainbat antologietan jaso dira baita ere.
Hortaz, apirilaren 28an, ohi dugunez, 08:15etik 13:45era, aukeraturiko idazlearen liburuen pasarteak irakurriko ditugu. Irakurle lanetan Biurdanako ikasleak eta kanpoko gonbidatuak ibiliko dira.
ordua |
ikasleak |
liburua |
irakurle gonbidatuak |
08:15-09:10 |
DBH 1 |
Iritzi artikuluak |
Roberto Perez Hezkuntzako zuzendari nagusia Ainhoa Aznarez Nafarroako Parlamentuko lehendakaria Castillo Suarez Idazlea |
09:10-10:05 |
DBH 2 |
Zu bezain ahul |
Joxemari Zelaieta Biurdanako irakasle ohia Maialen Huarte Kazetaria eta Biurdanako ikasle ohia |
10:05-11:00 |
DBH 3 |
Hamabost zauri |
Sustrai Colina Bertsolaria Arantxa Larrea Biurdanako Guraso Elkarteko kidea |
11:30-12:25 |
DBH 4 |
Musika airean |
Fernando Izquierdo Idazlea eta Biurdanako irakaslea Bea Txibite Idazlea Kemen Aldabe Ikasle ohia eta Conquistador del fin del mundo saioko partaidea |
12:25-13:45 |
Batxilergoak |
Amaren eskuak |
Josu Jimenez Idazlea Aintzane Garreta Aktorea eta Biurdanako ikasle ohia |
Bertze aldetik, Iruñeko Udalarekin eta Nafar Ateneoarekin koordinazioan, gure irakurketa publikoa baino lehen, apirilaren 27an, Karmele Jaiok hitzaldia emanen du Iruñeko Kondestablen, 19:30ean hasita, Fikzioaren egiak izenburupean.