Nerea Egozkue gaztea aurtengo Miss Nafarroa izendatu dute

Euskalerria Irratia 2017ko api. 5a, 19:48

Larraitz Andueza eta Nerea Egozkue

Larraitz Andueza eta Nerea Egozkue Moda Diseinu ikasketak egiten ari dira Iruñean.  Otsailean Nerea hautatu zuten Nafarroako ordezkaria izateko eta estatu mailako lehiaketan parte hartuko du irailean. 

Creanavarra izeneko diseinu eskolan ari dira ikasten Larraitz Andueza eta Nerea Egozkue. Haien asmoa buruan dituzten ideiak jantzi bihurtzea da. Horretarako hasiera hasieratik ezagutu behar dute prozesu osoa.

Biek Iturrama Institutuan egin zuten Arte Batxilergoa. Han amaitu eta Iruñean ikasteko modua aurkitu zuten goi mailako eskola horretan.

Nerea Egozkue modelo lanetan ibiltzen da 15 urte zituelarik. Bere agentziako argazkiei erreparatu zieten, hain zuzen ere, bera Miss Nafarroa bezala proposatzeko. Ekimenaren antolatzaileek eginiko proposamena onartu zuen gazteak eta orain bere burua prestatzen ari da lehiaketako hurrengo fasera pasatzeko. Madrilen defendatu beharko du bere hautagaitza. Horretarako bere burua ezagutzera emateaz gain, Nafarroa nolakoa den erakutsi beharko dio munduari. 

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!