Karrikiriren indarberritzeko lehen udaberriko pilula astearte honetan

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 27a, 19:42
Garikoitz Goikoetxea. Arg: sustatu.eus

Garikoitz Goikoetxea Berriako kazetariak “Euskara irabazteko bidean” liburua aurkeztuko du arratsaldeko 19.00etan, Xabier Karrikaren 4an.

Hiru solasaldi interesgarri antolatu ditu Karrikiri Elkarteak datozen egunotarako.

Lehen saioan Garikoitz Goikoetxeak bere liburua aurkeztuko du. Hauxe dio egileak “Euskara irabazteko bidean” lanean bildutako hausnarketez:  “Sentsazioa da. Giroa. Nahia ere bai. Euskara biziberritzeko bidean aldaketak datozen sentsazioa. Aurrerapena egin du euskarak azken hamarkadetan. Aurrerapen handia. Baina bide luzea dago aurretik. Beste egoera bat zabaltzen ari da. Orain arteko erronkei beste batzuk eransteko garaia: ezagutzari erabilera, aldekotasunari aktibazioa, bihotzari mingaina. Giroa. Elkarlanerako bide sendoagoak ere hasi dira urratzen euskalgintzako eragileak. Aldaketa politikoaren arrastoa nabari da euskararen arloan ere; akordioen bidea zabaltzen ere hasi dira han-hemen. Eta nahia. Batez ere nahia. Egoera aldatzeko nahia nabari da batean eta bestean, etsipen kutsutik aldentzekoa, egoera berriari egoki erantzutekoa, euskara irabazteko bidean jartzekoa. Sentsazioa da. Giroa. Nahia ere bai: bidea egiteko. Bidea irabazteko. Euskara irabazteko. Euskarak irabazteko.”

 

Hurrengo solasaldiak:

- Apirilaren 6an: Lorea Agirre, “Bagara nor” Korrikako mezuak gorde duena

- Apirilaren 7an: Jon Alonso, “Txakolina Iruñeko edaria zenean”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!