Tokiko merkataritzaren aldeko kanpaina abiatu du Iruñeak

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 23a, 07:53
Argazkia: Patricia Perales zinegotzia, dendariekin batera.

'Hurbileko merkataritza, hobe hurbil' lelopean, auzuetako dendetan kontsumitzeko deia zabaldu du Iruñeko udalak, auzoa "bizirik mantendu" eta "enplegua sortzen" dutelako.

Bertako dendetan erosteak duen garrantziaren jakitun, kontzientziazio eta komunikazio kanpaina abiatu du Iruñeko Udalak 207 establezimendurekin batera. Izan ere, dendak dira "auzoak bizirik mantendu" eta "enplegua sortzen" dutenak. Donibane, Ermitagaña eta Mendebaldeko eremuan, Martín Azpilcuetako merkataritza-eremuan, Mendillorrin, Iturraman eta Arrotxapean eginen dute.

"Auzoetako bizilagunek etxetik hurbil dituzten establezimenduetan egunean-egunean erosteko produktu guztiak dituztela, eta denda txiki horietan kontsumituz gero, auzoak hobeki funtzionatzen duela eta bizirik mantentzen dela", esan du Iruñeko Udalak.

Bizikletak, zozketan

Kanpaina honen barruan 5 hiri-bizikleta zozketatuko diitu Iruñeko Udalak, "erabat tolesgarriak eta hirian barna ibiltzeko egokiak". Zozketan parte hartu ahal izateko, parte hartzen duten establezimenduetako bezeroek erosketa-txartelak (ez da zenbatekoa aintzat hartuko) sartuko dituzte horretarako jarriko diren kutxetan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!