Flamenko hotsak Euskalerria Irratian

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 21a, 19:42
Andre, Cristina, Noemi eta Saioa Euskalerria Irratiko estudioan.

Ijitoen Idazkaritza Fundazioaren ekintzetan parte hartzen duten Saioa, Noemi, Andre eta Cristina gazteak etorri dira bisitan haien kantuak eta hitzak ekartzera. 

Gaur Noemiren urtebetetzea (zorionak!!!) eta hori dela eta bere adiskide Cristinak kanta eder bat eskaini nahi izan dio. Cristina euskalduna da, Berriozarko institutuan ikasten du. Ez da ijitoa berez, baina bai ijitoen lagun eta zalea eta flamenko kantari bikaina.  

Mila esker Fundazioko Edurneri Iriarteri eta gazte jator hauei beren bisita atseginarengatik!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!