Elkarlanerako bideak urratuko dituzte Udalbiltzak eta Iruñeko Udalak. Lehen bilera egin zuten atzo eta Joseba Asiron Iruñeko alkatea Luis Intxauspe Udalbiltzako zuzendariarekin aritu zen solasean.
Gasteizko auzoen iraunkortasunari buruz sinatutako hitzarmena aurkeztu dio Udalbiltzak Joseba Asiron Iruñeko alkateari, eredu gisa.
Udalbiltzaren helburua udalek elkar ezagutzea eta euren arteko elkarlana sustatzea da; beti ere, xede hori sustatuz sinatutako hitzarmenei jarraiki.