Fiskaltzaren txostenaren arabera, hamabi urteko zigorra eskatu du Miguel Artxanko taldearen presidente ohiarentzat, eta hamalau Angel Bizkai taldeko kudeatzaile ohiarentzat 2013-14ko denboraldiko hainbat partidatako emaitza adostu izana egotzita.
Txuma Peralta zuzendaritzako kide ohiarentzat hamabi urte eskatu ditu, eta 11na Pascual, Purroi eta Bandres zuzendaritzako kide ohientzat. Jordi Figueras, Antonio Amaya eta Xabi Torres Betiseko hiru jokalari ohientzat bina urte eskatu du fiskaltzak, eta 1,95 milioi euroko isuna.