Altxor-kutxa zabaldu; ireki... paper zaharrez betea izaki!

"Euskal testu zaharretatik euskararen historiara" Ekaitz Santazilia filologo eta hizkuntzalariaren hitzaldia gaur Zaldikon 20:00etan.

Aziti Bihia filologoen elkarteko kidea da hizkuntzalari iruindarra. Euskal testu zaharretan Euskararen historia ezagutzeko balio dezaketen datuen bila ibiltzen dira filologo gazte hauek. 

Baina zein da testu baten balioa? Zergatik balio ekonomikoa eta kulturala ez datoz bat?

Halako gaiak eta gehiago jorratuko dituzte gaurko hitzaldian Irrintzi Plaza saioan aurreratu digun bezala.