"Euskal Musikaren benetako istorioa" NAEn

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 8a, 20:23

Ostegun honetan, 19:30ean, Korrika Kulturalaren barrenean, Ez dok Hiru taldearen eskutik. Patxo Telleria, Mikel Martinez eta hiru musikari oholtza gainean. 

 

Ez dok hiru, Mikel Martinez eta Patxo Telleriak, urteak daramatzate bikote artistiko bezala lanean antzerkia obrak, sortu, ekoiztu eta antzezten “Kontenedore baten Istorioak”, “Lezio Berri Bat Ostrukari Buruz”, “Euskara Sencilloaren Manifiestoa”, “Larru Haizetara”, “Euskarazetamol” , “Lingua Nabajorum” besteak beste.
Denborarekin, halako estilo bat sortu dute ia oharkabean, iturri askotatik edaten duena baina bere berezko kaligrafia duena: aktore bion elkarrizketetan oinarritzen da, berbaldi motz eta pikatuak, azkarrak, eroak.
Bikote honen lanaren ezaugaurriak, beraz, hauexek lirateke:
- Aktore-pertsonaia biren elkarrizketetan oinarritutako hitzezko umorea.
- Euskara hutsez sortua eta eskainia.
-

Euskal musikaren imajinario kolektiboan murgilduko gaituen ikuskizuna ekarriko digute oraingo honetan.

Euskal Herriko imajinario musikalaren errepaso ironiko, absurdu eta dibertigarria eskaintzeko. Oraingo honetan, bikoteak beste hiru musikari-aktorekin partekatuko du taula, hitzari, bere ohiko tresna eszenikoari, zuzeneko musikaren indarra gehiturik.

Nafarroako Antzerki Eskola – 19:30

Sarreren prezioa: 8 € (Korrika Laguntzaileak: 6 €)

Sarreren salmenta: AEK-ko Euskaltegietan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!