Bosgarren Horma sailean ‘Etiquette’ antzerki lan berezia ekarri digu aurten Iruñera Ikuspuntu jaialdiak. gisa horretako obra bat euskaraz egiten den lehenbiziko aldia da.
Proposamen honetan publikoa da protagonista. Anthony Hampton eta SilviaMercurialek idatzi zuten, eta kafetegiko mahai batean garatzen da bikoteka. Bikoteari aginduak ematen zazikio entzungailuen bidez eta horrela sortuko da bien arteko elkarrizketa eta mahai gainean dauden atrezzoko objektuekiko interaktuazioa. Malkoak, odola, mendixka bateko etxetxoa… A eta B protagonistak. Ahots bat solasean hasten da: «Place du Chateleko kafetegi batean zaude, Parisen. Ikusi zure eskuak, 60 bat urte dituzu. Begiratu agudo B-ri; gero, segi irakurtzen. B neska gazte bat da, ederra eta ezezaguna». A gizon zahar bat da B, prostituta gaztea. Parte hartzaileek Jean-Luc Godardek zuzendutako Vivre sa vie filmeko 11. eszena bizi dute, barnetik. Horixe da autoantzerkiaren funtsa: publikoa da aktore, aktoreak dira publiko. Bi lagunen artean gertatzen da dena, eta inguruan ez da deus gertatzen ordu erdiz.
Obrako euskarazko ahotsak Euskalerria Irratiko esatarienak dira.
Niza eta Baluarteko Plaza kafetegietan eta Civicanen egiten ari dira saioak goizeko11:00, 12:00 eta 13:00etatan eta arratsaldez 17:00, 18:00, 19:00 eta 20:00etan. Parte hartzeko, aurretik izena eman beharra dago comunicación@puntodevistafestival.com helbidean.