Egurrezko xirula eta harpa keltiarra elkarturik, hainbat doinu ezagun topatzen ahal ditugu CD honetan, bai eta Otegik berak konposatutakoak ere. Emaitza, oso gustura entzuten diren melodia goxoak. Diskoa aurkezteaz gain, berak egiten dituen egurrezko xirulak erakutsi dizkigu Otegik.
"Kablerik erabili behar ez diren toki txikiak nahiago ditut kontzertuak eskeintzeko" esan digu, bestak beste.