Jaime Altuna Ramírez gizarte Antropologian graduatua da EHUn eta “Ikasketa Feministak eta generokoak” masterra egina du. Bere ibilbide profesional luzean haur eta gazteen heziketarako programak, haurrentzako kale antzerkia, telebistako haurrentzako saioen produkzio lana, irakurketa sustatzeko programak, udalekuak, aisialdi zerbitzuen antolaketa eta kudeaketa, aisialdiko begiraleen formazioa eta ipuin kontalaritzaren inguruko ekimenak burutu egin ditu, besteak beste.
Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Sailean doktoregai da eta AFIT-eko (Antropologia Feminista Ikerketa Taldea) kidea. Azkenaldi honetan gazteria, generoko berdintasuna eta euskararen erabilpenarekin zerikusirik duen ikerketa lan bat egiten ari da.
Gaurko saioaren aurkezlea Zaloa Basabe Gutierrez izanen da, Iruñeko Udaleko Berdintasun Teknikaria. Sarrera librea.