Iruñeko alkateak AEKko ordezkariak hartu ditu

Euskalerria Irratia 2017ko ots. 22a, 21:02

Korrikaren 20. edizioaren aurkezpena egin diote Iruñeko alkateari AEKko ordezkariek. Iruñean amaituko da aurten Korrika, apirilaren 9an.  

Gaur goizean Joseba Asiron alkateak Mertxe Mugika, AEKko koordinatzailea, Asier Amondo,Korrika arduraduna eta Xabi Gartzia, AEKko Artezkaritza teladeko ordezkaria hartu ditu Iruñeko Udaletxean. 

AEKko kideek Korrikaren aurtengo edizioaren informazioa helarazi diote alkateari. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!