Sanferminetan emakume bat bortxatu izana leporatuta atxilotuetako bati hots egiten diote Gordo, eta hain zuzen ere izen hori idatzita zeukan pankarta zabaldu zuten Sevillako zale zenbaitek Osasunaren kontrako partidan, igandean. Indarkeria matxistaren apologiak soka luzea ekarri du eta zabala izan da kritika: Aho batez gaitzetsi du pankarta Nafarroako Parlamentuak. Orain, Indakeria, Xenefobia eta Intolerantziaren Kontrako Estatuko Kirol Batzordeak iragarri du ikerketa abiatuko duela, eta, "auziari hala badagokio," isunak jarriko dituela.
"Batzordeak informazioa bilduko du Gordo zioen pankarta zabaldu zuena edo zutenak identifikatu eta neurriak jartzeko", esan du Indarkeriaren Kontrako Batzordeak.
Sevillako presidente Jose Castrok, aldiz, garrantzia kendu dio gertatutakoari: "Gordo jartzen du, eta hortik abiatuta, dena imajinatzen dute eta ez da egia. Biriak ez ziren partidara joan: pankarta bat dago Gordo jartzen du, zu joan eta Txiki idatziko bazenu bezakakoxea da. Zuk badakizu zer esan nahiko lukeen? Bada, ezta nik ere".