Ikasle greba bateko istiluengatik bederatzi hileko kartzela zigorra ezarri diete sei ikasleri

2014ko martxoko ikasle greban izandako kale istiluengatik ezarritako zigorra onartu dute seirek.

Iruñeko lehenego zigor epaitegiaren eskaera onartu dute 2014ko martxoan, ikasle grebaren testuinguruan, istiluak sortzea auzipetutako sei gazteek. Hala, bederatzina hilabeteko kartzela zigorra ezarri diete, istiluak eragitea leporatuta. 

Hilak 27 zituenean, Ikasle Abertzaleak taldeak deituriko mobilizazio bat amaituta, istiluak sortu ziren Iruñeko hainbat kaletan, Alde Zaharrean. Besteak beste, harri jaurtiketa, zakarrontziak mugitzea eta bestelako higigarrien kontra ekitea leporatu diete.