Blanca Marquesen gorpua bilatzeko lanei ekin diete berriro. Atzo ilundu arte aritu ziren txalupekin suhiltzaileak emakumearen gorpuaren bila. Arga eta Ultzama ibaiak arakatzen ari dira, eta eguraldiak hobera egin zuenez eta ibaien emaria jaitsi zenez, ontzi batean aritu dira erabiltzen bilaketa lanetan.