Urrian, Sarasate pasealekuko 13. zenbakiko eraikina okupatu zuen Hirekin kolektiboak, "oraingo merkantzia-etxebizitza kapitalista" kritikatzeko. Iruñeko Udaltzaingoak, baina, kanporatu egin zituzten. Hainbat gazte zauritu zituzten, Hirekin kolektiboaren hitzetan, eta, Poliziaren esanetan, baita zenbait udaltzain ere. Gazteek, ordea, ukatu egin dute bertsio ofiziala eta "muntaia poliziala" dela salatu.
Heldu den astean epaituko dituzte atxilo hartu zituzten hiru pertsonak: bakoitzari 15 hilabeteko espetxe zigorra eskatzeaz gain, osotara 7.650 euroko zigor eskaera egin diete hiruei.
Udaltzaingoaren eta atxilotuen arteko bitartekaritza prozesua abiatu behar zuren hasieran, epaiketarik egin gabe, Hirekin kolektiboak hala eskatu eta auzitegiak onartu ostean, baina ez da era horretan izan Iruñeko Udaltzaingoak uko egin baitio "gatazka hitz eginez konpontzeari".
Hirekin eragileak elkarretaratzeak deitu ditu, auzipetutakoei babesa adierazteko.