Negua iristearekin bat, gora egiten du kontsumoak, eta horregatik, Eguberri garaian, objektu trukean oinarrituriko merkatua jartzen ohi du martxan Ingurumen Heziketarako Museoak. Atzo hasi eta bihar arte, helduenek izanen dute trukean aritzeko aukera; bihar, halaber, asteazkenarekin, bereziki haurrei zuzenduriko jostailu truke merkatua eginen dute. Umeek, hori bai, heldu batek lagunduta joan beharko dute.
Ingurugiro osasuntsua izateko hiru ezaugarri azpimarratu ditu Ingurumen Heziketarako Museoak: berrerabilpena, kontsumo murrizketa eta birziklapena. Hain justu, lehen horren estrategiaren parte da truke azoka, berrerabilpenarena.
Denetariko objektuak izanen dira: zapatak, liburuak, jostailuak, DVDak, CDak, etxeko gailu txikiak...
Ordutegia: goizeko 10:00etatik 13:00ak arte eta arratsaldeko 18:00etatik 20:00ak arte.