Aurten 25. urteurrena ospatuko du lasterketa ezagun honek. Hori dela eta lasterketaz gain bestelako ekimenak ere antolatu dituzte Jai Batzordeak eta Kros Taldeak.
Abenduaren 2tik 16ra arte erakusketa bat dago Auzotegin. aurreko 24 edizioetan oparitu diren jantziak, kartelak, argazkiak eta prentsa artikuluak ere ikusi daude.
Abenduaren 14an hitzaldi bat eginen da Kaskallueta elkartean. Zenbait korrikalari ospetsuk kirol medikuntzaz, elikaduraz eta prestakuntza fisikoaz hitz eginen dute, besteak beste.
Larunbatean lasterketak eginen dira. Txikiak 10:30etan eta helduak 12:00etan 8 kilometroko ibilaldia egiteko, Irubidetik atereaz eta Irubide parkean amaitzeko.
Dortsalak salgai daude 12 euroan helduentzat eta 2 euroan txikientzat.
Imanol Lapeña antolaketa taldeko kideak informazio guztia eman digu Euskalerria Irratian eginiko elkarrizketan.