Larunbat gauean "intentsitate handiko" sexu eraso baten berri jakin zuen udaltzaingoak. Alde zaharreko etxe batean gertatu zen. 31 urteko gizon batek eraso egin zion 27 urteko emakume bati, eta diru-zorroa lapurtu zion. Etxetik joan zen gero, eta udaltzaingoak biharamunean atzeman zuen eta espetxean dago orain. Aurretik ezagunak ziren biak.
Horrelako kasuetarako protokoloari jarraituz, udaleko bozeramaile batzordeak bilera egin zuen atzo bertan, eta protestara deitu du. Gaur eginen dute erasoa salatzeko elkarretaratzea: 12:00etan bilduko dira udaletxeko plazan.