Adingabe batekin sexu harremanak izateagatik atxilotu dute gizon bat

Euskalerria Irratia 2016ko azaroaren 8a

Foruzaingoaren segurtasun alorreko agenteek 21 urteko gizonezkoa hartu dute atxilo, 14 urteko neskarekin sexu harremanak izan dituelako. 

Adingabe bati sexu gehiegikeriak egiteagatik atxilotu dute gizonezko bat azken orduotan. Foruzaingoaren segurtasun alorreko agenteek 21 urteko gizonezkoa hartu dute atxilo, 14 urteko neskarekin harreman sexualak izateagatik. Zigor Kodearen arabera, delitutzat jotzen da 16 urtetik beherakoekin sexu harremanak izatea.

Neskarekin etxebizitza batean zegoela eraman zuen foruzainak. Aske geratu da dagoeneko eta Nafarroako Justizia Epaitegira jo beharko du.

Bestelako delituengatik aurrekariak ditu. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!