Adingabe bati sexu gehiegikeriak egiteagatik atxilotu dute gizonezko bat azken orduotan. Foruzaingoaren segurtasun alorreko agenteek 21 urteko gizonezkoa hartu dute atxilo, 14 urteko neskarekin harreman sexualak izateagatik. Zigor Kodearen arabera, delitutzat jotzen da 16 urtetik beherakoekin sexu harremanak izatea.
Neskarekin etxebizitza batean zegoela eraman zuen foruzainak. Aske geratu da dagoeneko eta Nafarroako Justizia Epaitegira jo beharko du.
Bestelako delituengatik aurrekariak ditu.