Sanjurjoren familiak bere "oinarrizko eskubideak" urratuko direla uste du

Euskalerria Irratia 2016ko ira. 1a, 12:28

Kolpistaren gorpuzkia aterako du Iruñeko Udalak Eroritakoen Monumentutik azaroaren 16an. Hori "iraina" da, haren senideen aburuz.

"Inongo unetan" ez diote ofizialki jakinarazi Sanjurjoren sendiari lurpetik aterako dutela. Hori ziurtatu du familiak behintzat, EFEri bidalitako agiri batean. "Gure familiarekiko eta memoriarekiko iraina da", esan dute.

"Uste dugu Iruñeko Udalaren ekintzek gatazka bilatzen dutela bizikidetzaren aurretik; eta, edozein egoeratan, egiari izkin egiten diote, hedabideen aurrean egindako adierazpenetan, bai eta instituzio publiko eta eklesiastiko ezberdinen aurrean egindakoetan ere".

"Beharrezko ekinbideak" hartuko dituzte Sanjurjoren ondorengoek, "oroimenaren eta duintasunaren izenean".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!