Gauerdian amaituko dira 2016ko sanferminak. Beste 365 egun itxoin beharko dute iruindarrek festa handietarako. Heldu den urterate, zain geratu beharko dira. Udaletxeko plazan alkateak eta zinegotziek despedituko dituzte festak eta 'Gaixoa Ni' kantatuko dute. Iruñeko peñek, aurreko urteetan bezala Gazteluko plaza aukeratuko dute festei adio esateko.
Gaixoa Ni ekimenerako eskenatokia muntatzen hasiak dira. Ikusi argazkia: