Sanferminak 2016

Tximista baino azkarrago

Euskalerria Irratia 2016ko uzt. 13a, 10:12

Argazkia: Gaurko entzierroko irudia, zezenaren ekinaldia. / eitb.eus

Nuñez del Cuvillo ganadutegiko animaliek gogor ekin diote korrikaldiari. 2 minutu eta erdian osatu dute ibilbidea. Adarkatu bat izan da.

Azkarra eta eroa izan da gaurko entzierroa. Nuñez del Cuvillo ganadutegiko animaliek gogor ekin diote korrikaldiari. Sei adardunek grinez erantzun diote lasterketaren beharrei.

Korrikalari gutxiago zeuden gaurkoan gainontzeko egunetan baino, eta, beraz, korrikaldi bizia osatu ahal izan dute bertaratutakoek. Lehenengo datuen arabera, adarkatu bat izan da. Udal plazan harrapatutakoa.

Hasi bezain pronto

Nuñez del Cuvillo ganadutegiko zezenek arrisku bizia ekarri dute Iruñera egindako lehen bisitan. San Domingoko aldapan bertan abiadura handia hartu dute  zezenek. Lau ikatz koloreko eta bi gaztaina koloreko animalia egon dira saldoan. Zezenetako batek arriskua sortu du udal plazan, eta kopetarekin gogor jo du bertan egondakoen aurka. Adarkatu bat izan da, puntu horretan bertan harrapatu du. Hasiera hasieratik egon da tentsioa.

Arriskua sortu dute, era berean, Estafetako bihurgunean. Kalea bera azkar pasa dute, eta korrikaldi biziak ikusteko aukera izan da.

Estafeta, bare

Estafeta aurrekoetan baino biziago zeharkatu dute, alderik alde, pultsua hartuta lasterketaren beharrei. Korrika egiten ohi baino korrikalari gutxiago, eta beraz, korrikaldi ederrak osatu dituzte parte hartu duten horiek.

Kailejoia ezbeharrik eragin gabe igaro dute, eta plazara azkar sartu dira. Esan bezala, behintzat adarkatu bat izan da. Bi minutu eta erdiko iraupena izan du lasterketak.

 

 

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!