130 herritar bilduko dira Zaldiko Maldikon atun-janean. Karrikiri elkarteak 25 urte daramatza ekimena antolatzen. Euskaraz sanferminak pasatzeko aukera eskaintzen du elkarteak, zenbait ekimen prestatu eta antolatzen ditu. Arturo Campionekin eta Zaldiko Maldikorekin elkarlanean aritzen dira Iruñeko festa handietan.
Atuna, Ondarroatik ekartzen dute. Arrain freskoa.