Iruñeko bandako zuzendaritzarekin harremanetan jarri ziren talde horretako bi musikari 2014an: zezenketetan ez zuten parte hartu nahi eta euren kontzientzia-eragozpena azaldu zieten. Negoziazio luzearen ondotik, bi musikari dagoeneko ez dira zezenketetara joaten musika jotzera. Zezenketarik ez dutela onartzen-eta, musika bandarekin halakoetan ez zutela aritu nahi erabaki zuten bi musikarik. Hala, ez dira zezen plazetan izaten.
Carlos Perez Cruz da musikari horietako bat. Iruñeko musika bandan aritzen da eta kazetaria ere bada. Eldiario.es atari digitalean idatzi zuen duela bi urte erabakiaren berri. Gaztelaniaz, hemen artikulua.