Sanferminetan bertsoek aurten inoiz baino tarte gehiago izaten ari dira. Sarasaten, Takoneran, Peñetako egoitzen, Alde Zaharreko balkoietan eta Herri Sanferminek dituzten plazetan aritu dira, besteak beste. Gaur, Sarasate pasealekuan izanen dira: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Ander Fuentes 'Itturri' eta Eneko Lazkoz. Alaitz Rekondo izanen dute gai-jartzaile.