Suziria lehertu, eta abiada bizian ekin diete sei zezenek lasterketari. Ohikoa duten legez, Jose Escolar ganadutegiko animaliak baitira. Basapiztia hauek erritmoa eta azkartasuna dauzkate bertute nagusi. Eta horregatik, begiz jota dauzkate abiadura maite duten korrikalariek. Haien gustukoa da lasterketa.
Egon da gaurkoan sorpresa. Atzera joan da zezen bat. Bostek aurrera segitu duten bitartean. Batek 40 segundo pasa ditu Santo Domingoko maldan. Eta lehen unetik bertan hasi da ekinean.
Bi zezen, lurrera
Gainontzeko bostek aurrera segitu dute. Merkaderesera sartzerakoan, bi zezen beltz handi erori egin dira, bata bestearen gainean, eta izua zabaldu dute korrikalarien artean. Adardunek ez dute korrikalariengan erreparatu, eta kasu zipitzik egin gabe segitu dute aurreraka, Estafeta hartuz. Estafeta Kalera sartutakoan, okerrera egin du entzierroak. Erorikoak egin dira, bai eta orientatu gabeko zezenak ere. Ez da kasualitatea. Izan ere, larunbata izaki, ohi baino askoz korrikalari gehiago izan dira. Eta beteta zeuden kaleak.
Lau minutuan
Telefonica aldera oztopo-moztopoka ailegatu dira adardunak. Tarte hori arazorik gabe gainditu, eta kailejoia azkar batean utzi dute atzean. Bost zezen sartu dira plazan, baina atzean geratu da seigarren hori. Galdutakoa.
Lehenengoak bi minutu eta erdi exkaxean plazara sartu arren, azkeneko horrek 4 minutu behar izan ditu. Lehen informazioen arabera,