Sanferminak 2016

Sakabanatutako samalda bizia

Euskalerria Irratia 2016ko uzt. 8a, 09:31

Argazkia: Cebada Gago ganadutegia, gaur, entzierroan. / eitb.eus

Sei pertsona adarkatu ditu Cebada Gago ganadutegiko saldoak, 05:46 minutuz luzatu den entzierro bizi bezain arriskutsuan.

Entzierro bizia izan da gaurkoa, mantsoa, ordea, denborari dagokionez: bost minutu eta erdian sartu da saldo guztia plazan. Aurretik, eman du zeresana, arrisku handikoa izan baita.

Suziria piztu bezain pronto, presente egon da arriskua. ibilbidearen hasierako partetik aritu dira zezenak ekinean.

Udaletxe plazatik gertu ikatz koloreko zezenetako bat adarkatu nahian ibili da, etengabeko ekinean, korrikalarien kontra, zaurituak utzi.

Hautsitako saldoa

Gero, lau zezenek samalda hautsi dute. Bakar bakarrik ibili dira, saldoaren inertziarik gabe, eta ezinbestean, horrek arriskutsuago bihurtu du entzierroa. Atzean geratutako zezenak etengabe eman dute buelta; gainera.

Merkaderes inguruan erori dira pare bat zezen, labainduta. Gainontzekoek aurrera segitu dute. Estafetan oso arriskutsua izan den eszena gertatu da: korrikalari baten kontra ekinean aritu da zezen marroixka bat, eta bi gaztek tira egin diote zezenari adarretatik, mugitu asmoz. Orduantxe, adarretatik eutsi bezain pronto, zezenak buelta eman, eta korrikalari horien kontra jo du.Ez da ezbeharrik gertatu, dena dela.

Bost adarkatu eta lau zauritu

Arriskutsua, bizia, sakabanatuta eta kaotikoa izan da gaurko entzierroa. Osasun zerbitzuek jakinarazi dutenez, sei adarkatu daude: tripan, besoan eta hankan izan dira adarkadak. Horrez gain, kolpez zauritutako beste lau lagun ere izan dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!