Sexu-erasoa salatu du 19 urteko neska batek

Euskalerria Irratia 2016ko uzt. 8a, 09:46

>Bost gizonezko atxilotu dituzte sexu-eraso horretan parte hartu dutelakoan.
>21:00etan elkarretaratzea deitu du Iruñeko Udalak, udaletxeko plazan. Gora Iruñeak! ere bat egin du deialdiarekin.

Sanferminetako lehen egunean gertatu da. Emakumezko batek salatu du sexu erasoa jasan duela. Etxebizitza bateko portalean izan da erasoa. Lau gizonezkok sexualki eraso egin diotela salatu du 19 urteko neskak.

Paulino Caballero kalean egin diote eraso emakumeari, salaketan azaldu duenez. Ezkaratze batera sartu dute, eta han eraso egin.

San Fermin eguneko prozesioaren ondoren hitz egin du Joseba Asiron alkateak. Informazioa biltzen ari direla adierazi du, eta erasoa salatu du. Asironek sexu erasoen aurkako "jarrera tinkoarekin" jarraitzeko eskatu dio gizarteari, "iraganeko oroitzapena izan arte".

Sexu erasoen aurkako protokoloa abiarazi du Gora Iruñea-k. Mobilizazio deialdiak egitea litekeena da.

Udaltzainek eta foruzainek abian jarri dute protokoloa eta neskak gizonezkoen deskribapena egin du, hala, eta hori baliatuta bost gazte atxilotu dituzte erasoan parte hartu dutelakoan. Ikertzen ari dira gertatutakoa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!