Udalbatzak Kabildoa jasoko du eta San Fermin kaperara abiatuko da. Santuaren ohorezko Meza Nagusia izanen da gero. Iruñeko Artzapezpikua eta Katedraleko Kabildoa izanen dira eta Katedraleko Musika Kapera, Iruñeko orfeoia eta orkestra ariko dira.
Ibilbidean jotak entzunen dira urtero bezala, balkoietatik. Erraldoien eta Buruhandien konpartsa ere izanen da prozesioan. Duguna dantza taldea ere ariko da.