Asiron: "Alkateak lana egiten du, juergarako toki gutxi dauka"

Euskalerria Irratia 2016ko uzt. 6a, 12:42

Argazkia: joseba Asiron Iruñeko alkatea, iazko txupinazoaren ostean. / eitb.eus

Txupinazoa hark botatzen ez duelako "penarik" ez duela adierazi du Iruñeko alkate Joseba Asironek, eta gehiago merezi duten beste batzuk badaudela.

"Ez dut penarik txupinazoa ez botatzeagatik. Ekainaren 13an -kargua hartu zueneko eguna- nire txupinazo propioa izan nuen. Ikusten dut nik baino gehiago merezi duten beste batzuk badaudela, niretzat pozgarria da", esan du Joseba Asiron alkateak Euskalerria Irratian. "Pena da mundu guztiak hori horrela ez ikustea", gaineratu du.

Ikurrina balkoian egon ez delako penatuta azaldu da, eta aurrera begira Ikurren Legea aldatzearen beharraren inguruan mintzatu da.

"Alkateak lana egiten du, juergarako toki gutxi dauka; oso lan polita da Iruñeko alkatea izatea sanferminetan eta pozez eginen dugu", adierazi du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!