Kazetariak ere eraso sexistarik gabeko sanferminen alde

Euskalerria Irratia 2016ko uzt. 5a, 14:10

Argazkia: Hedabideetako profesionalak, eraso sexisten aurkako kanpainarekin bat egiteko unean. / Iruñeko Udala

Erasorik gabeko sanfermin parekideak aldarrikatzeko elkartu dira hainbat komunikabideetako kazetariak, Iruñeko Udalak gonbidatuta. Euskalerria Irratia ere bertan izan da.

Iruñeko Udalak eraso sexistarik gabeko sanferminen alde egindako kanpainaren karietara, makina bat hedabidetako profesionalak elkartu ditu, haiek ere jai parekideen aldeko konpromisoa adieraz dezaten.

Entzierroko hesi baten ondoan argazkia egin dute hedabideetako profresionales, Bai estereotiporik gabeko edertasunari, Ez iezadazu ipurdia ukitu eta Ez nazazu begiradaz biluztu leloekin. Euskalerria Irratia ere bertan izan da.

Herritarrak eraso sexisten gaiarekiko sentsibilizatzea da udalaren xedea sanferminetan, eta, batez ere, herri erantzunean jarri nahi du fokua, gizarte mobilizazioaren garrantzia azpimarratuz. Komunikazioaren profesionalekin egindako lanketa ere hor sartzen da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!