Handik Estafetarantz eginen dute, eta Alde Zaharra barrena segituko dute, giroa alaitzeko asmoz.
Aurten, Urrezko pankarta saria eman die Anaitasuna peñak, euskal kulturaren mesedetan egindako zabalkundea eta sustapena eskertzeko. "Ohore handia" izan da garaikurra jasotzea Iruñean Kantuz-ekoen hitzetan.
Urrezko pankarta emateaz gain, 600 euro ere eskaini dizkiete, "ahal den neurrian" taldearen egitasmoak hauspoa jaso dezan.