Paretaren kontra pixa egiten duenak arazo larri bat izan dezake sanferminetan. Iruñeko Udalak zikinkeria ekiditeko eta eraikinen garbitasuna bermatzeko produktu kimiko bat botako du hainbat fatxadatan, eta, era horretan, pixak gainazalean errebotatu eta pixa eginean ari den hori bustiko du.
CK-Splash Back du izena produktuak eta hamar gradutik gorako tenperatura dagoenean funtzionatzen du. Iazko festetan, 76 lagun zigortu zituen udalak kalean pixa egiteagatik. 300 eurokoa da isuna, 150ekoa goiz ordainduz gero.