Peñek aurkeztu dituzte euren oihalak

Euskalerria Irratia 2016ko eka. 29a, 14:10

Egunerokotasunarekin lotutako gaiak eta umorea uztartu dituzte aurtengo pankartek ere. Osasunaren igoera lehen mailara, eraso sexistak, EITBren emisioaren etetea, Iruñeko alkateak ... eta beste dira nagusi.

Hamasei pankarta izanen dira umorez eta aldarrikapenez beteak. Agerraldian aurreratu dituzte zeintzuk izanen diren aurtengo sanferminetan erabiliko dituztenak eta jendaurrean larunbatean jarriko dituzte Peñen Eguna ospatuko dutelako.

Osasunaren igoera lehen mailara, ETBren emisioen etetea, Armando Cuenca eta spiderman, Joseba Asiron, Tortura, eraso sexistak, Askatasuna plaza, Carmen Alba edo Javier Esparza ageri dira besteak beste. Pankartek baina, badituzte bestelako ertzak ere kontuan hartzekoak: generoari dagokionez, ezberdintasun handia nabari da beste urte batez irudietan. Izan ere, 98 pertsonai ingurutik, 63 dira gizonezkoak eta 35baino ez emakumezkoak, hau da, emakumezkoak herena baino ez dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!