Iruñeko Euskarazko Egile Berrientzako Literatur lehiaketaren oinarriak argitaratu dituzte

Euskalerria Irratia 2016ko ekainaren 28a

Hiru sail prestatu dituzte: poesia, narrazioa eta bertso paperak. Nafarroan bizitokia dutenek hartu ahal dute parte.

Euskarazko egile Berrientzako XXVI. lehiaketa jarri du martxan Iruñeko Udalak, eta azaroaren 5 arte aurkez daitezke lanak. Egile bakoitzak sail bakoitzeko bat baino ezin du aurkeztu.

Jatorrizkoak eta argitaratu gabekoak izan beharko dute lanek, eta ezinen dute parte hartu jada liburu bat argitaratuta dutenek. Gehienez ere hamabost orrialde aurkez daitezke narrazioan eta poesian, eta 25 bertso gutxienez bertso idatzietan.

13.000 euro banatuko dituzte orotara. 2.500 lehen sariarentzat; 1.000 bigarrenarentzat; eta 500 hirugarrenarentzat Horrez gain, 250 euroko aipamenak ere eskainiko dituzte.

Oinarriak Nafarroako Boletin Ofizialean irakur daitezke osorik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!