Mozal Legearen kontrako elkarretaratzea eginen dute ostiralean

Euskalerria Irratia 2016ko ekainaren 27a

Argazkia: Mozal Legeen kontrako mobilizazioa deitu duten eragileetako kideak.

Legea bertan behera uzteko exijituko diote Espainiari eta indarrean ez jartzeko, aldiz, Nafarroako Gobernuari.

Mozal Legearen kontrako hainbat eragilek eta elkartek kalera ateratzeko deia luzatu diete herritarrei, Mozal Legeei ez.

"Batetik, eskubide sozialak lapurtzen dizkigute, bestetik eskubide horien alde borrokatzeko eskubidea kentzen digute", esan dute protesta deitzaileek. Horrez gain, "elkatasunean oinarritutako gizarte bat" eraikitzeko deia zabaldu dute.

Mozal Legea eta eskubideak murrizten dituzten bestelako lege batzuk ere hartu dituzte hizpide, eta horiek efektua aztertu dute. "Nahikoa da polizia batek delitu bat burutzeko arriskua ikustea, delitua bera gertatzeko beharrik gabe. Hartara, ez dira gertakariak soilik kriminalizatuko, baita zenbait giza-talde ere: migrantzaileak, aktibistak, baliabiderik gabeko pertsonak, edo horiekin elkartasuna adierazten duen edozein".

Desobedientziarako deia

"Badakigu neurri hauekin errazago kriminalizatzen direla herritarron protesta eskubidea eta herritik herriarentzat plazaratzen ditugun egitasmoak eta alternatibak. Horregatik, deialdia egiten dugu neurri bidegabe hauen aurrean beldurra galtzera eta desobeditzera: kalea herritarron lekua da, bizilagunen arteko antolakuntza eta elkarlaguntzarako joerak biderkatzeko unea da. Ez bagara gu, nortzuk? Ez bada orain, noiz?". Irakurketa kaleratu dute.

Iruñean ez ezik, Gasteizen, Donostian eta Bilbon ere eginen dituzte mobilizazioak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!