Tabernak gaueko hamabietan ixtea proposatu dute

Euskalerria Irratia 2016ko eka. 27a, 08:15

Udan, 01:00 arte zabalik egotea egokiena litzatekeela esan du Alde Zaharrean Bizi plataformak.

Iruñeko Alde Zaharreko erreforma planaren aurka helegiteak aurkeztuko zituela iragarri zuen Alde Zaharrean Bizi plataformak, eta holaxe egin du. Desadostasunen iturri nagusia: tabernen ordutegiak. Ordutegi laburragoa izan dezaten du xede plataformak. Tabernak gaueko 00:00etan ixtea proposatu du, eta uda partean zertxobait luzatzea, 01:00 arte.

Alde Zaharra "Babes eta Egoera Akustiko Bereziko Zonaldea" izendatu dezaten ere eskatu dute. Udalak aurkeztutako proiektuak "zibismoa" ez duela aintzat hartu deritzote, ez "osasun gaiak ere", ez eta tabakoaren legea ere.

Gainera, kartoia eta beira jasotzeko egungo modeloak ere ezbaian jarri dituzte. Kartoia, "orduak eta orduak" egoten delako kalean, "inork jaso gabe". Beira, zarata "ikaragarria" sortzen duelako, "muga guztiak gaindituz".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!