Sanferminak 2016

Fermin Balentzia, Luziano eta Tximeleta, Herriko tabernaren eta Arrano elkartearen eskutik

Euskalerria Irratia 2016ko eka. 21a, 09:55

Argazkia: Fermin Balentziaren emanaldia.

Sanferminetako egitaraua aurkeztu dute Herriko Tabernak eta Arrano elkarteak, DJak, elektrotxarangak eta zuzeneko musika dira nagusi.

DJ-ek irekiko dute egitaraua: uztailaren 6an, 15:00etan, DJ Elepuntok ipiniko du musika eta 00:00etatik aurrera, Beñat Alberrok.

7an, elektrotxarangen eskaintza ugariari ekinen diote. 19:00etan, Eonian Elektrotxaranga hasiko da. 00:00etan, kontzertuek hartuko dute oholtza: Brigada Improductiva eta The Friday's crew. Ostean, Luzianoren txanda iritsiko da eta 01:00etan DJ Bullena.

8an, 19:00etan, Elektropatxaranga; eta 01:00etan Tirri&Tery izanen dira.

9an, Ttek! Eltrotxaranga taldea ariko da eta 01:00etan DJ Jo ta Txo.

10ean, aldiz, Sakatu Eletrotxaranga egonen da. 00:00etan, Irregular Roots, Raperos de Emaus & Titanias taldeek girotuko dute gaua.

Zo-zongo!! Kolpez Blairen perkusio emanaldiak hartuko du oholtza 11n, 19:00etan eta 01:00etan DJ Bullek jarriko ditu abestiak bertaratutakoen gozamenerako.

12an, 19:00etan, Eonian Elektrotxaranga egonen da berriz ere, 00:00etan, Tximeleta, 00:30ean Luziano eta 01:00etan DJ Jo ta Txo.

Asteazkenean, uztailaren 13an, hain zuzen ere, Elektrotxufla Kaleko Banda egonen da, 19:00etan; gauean, 00:30ean, Luziano eta 01:00etan Tirri&Tery.

Amaitzeko, klasiko bat: Fermin Balentzia. Urtero bezala kantaldia eskainiko du uztailaren 14an, 00:00etan eta Ansa Ahizpak ere izanen dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!