Salbuespen legeekin eta dispertsioarekin bukatzera dei egin du Sare herritarrak

Euskalerria Irratia 2016ko eka. 20a, 09:18
Argazkia: Sare herritarrak Iruñean egindako mobilizazioa.

Stop dispertsioa: giza eskubideak, konponbidea, bakea lelopean mobilizazioa egin zuen atzo Sarek Iruñean, eta sakabanaketa Europako legediaren kontrakoa eta "zigor gehigarria" dela esan du.

"Bada garaia espetxe politikak aldatzen hasteko, eta hori bera eskatuko diogu, hauteskundeen ostean, Madrilen osatuko duten gobernu berriari", aldarrikatu du Aitor Etxeberria sareko kideak.

Dispertsioarekin ez bukatzeko "aitzakiarik" ez dago, haren aburuz, eta, horregatik, "giza eskubideen trenera igotzera" animatu dituzte herritarrak, presoek eta beren senideek bizitzen duten "egoera larria" gogoraraztearekin bat.

ETAk armak utzi zituenetik, gatazka konpontzeko "urratsik" ez dela egin uste du taldeak, bide beretik. "Espainiak irtenbide posible guztiak itxi ditu", kritikatu du Etxeberriak, mobilizazioan bildutako herritar guztien aurrean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!