Paz de Ziganda abesbatzak kantatuko du Mendukiloko kobetan

Euskalerria Irratia 2016ko ekainaren 17a

Bihar eskainiko du kontzertua, bi saiotan: 16:30ean eta 18:30ean.

Sei urteko ibilbidearen ostean, "zerbait berezia" egin nahi izan du Paz de Zigandako abesbatzak aurten, eta horregatik kantatuko du Mendikiloko kobetan, bihar.

Askotariko tokietan aritu dira orain artean ere, "katedraletan zein baselizarik txikienetan, kultur etxe zein auditoriorik handienetan, herrixka zein hirietan, elizkizun zein festetan, musu-truk zein diru trukean, eta beste hainbatetan elkartasuna lau haizeetara zabalduz"

Denboraldi amaiera izanen da "lur erraietara" eramateko espektakulua, bisita kontzertua, hain zuzen ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!