Jon Barberenak irabazi du 'Iruña Hiria' poesia lehiaketa

Euskalerria Irratia 2016ko eka. 17a, 11:55

Argazkia: Jon Barberena Egile Berriendako sariketako lehen saria eskuratu zuenean.

Gaztelaniazko modalitatean, Tomas Hernandezek lortu du garaipena, 174517 (El corazón de pájara) lanarekin.

Jon Barberena baztandarrak irabazi du aurtengo 'Iruña Hiria' poesia lehiaketako lehen saria, alzheimerraren eta heriotzaren inguruko Malatsa lanari esker. Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak elkarlanean sustatutako sariketa medio, 3.000 euroko diru saria jasoko du.

Gorputz Heziketan eta Gizarte Antropologian lizentziatua da Barberena, eta Euskal Filologiako irakasle lanetan dabil orain. Bertsolaria ere bada, 2007an eta 2008an Nafarroako txapeldunorde geratu zen. Literatura lanei dagokienez, bertso paperak irabazi zituen 2004an eta 2005ean eta poesia atala 2011n eta 2015ean.

Iaz baino %66 olerki gehiago jaso dituzte aurtengoan: 301, hain justu -2015ean, 184-. Horietatik %83an gaztelaniaz izan dira, eta euskaraz %17, alegia, hemeretzi lan.

Gaztelaniazko modalitatean, Tomas Hernandezek lortu du garaipena, 174517 (El corazón de pájara) lanarekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!