Sanferminak 2016

Sanferminetako herri egitaraua "arriskuan" dago alderdiekin "desadostasunak" izan eta gero

Euskalerria Irratia 2016ko eka. 17a, 10:08

Argazkia: San Frantzisko plazak eman ditu buru hauste handienak.

Prentsaurrekoa eskainiko du gaur Herri Sanferminak plataformak, 18:00etan, udaletxe plazan, itxiera ordua dela eta EH Bildu, Geroa Bai, Aranzadi eta Ezkerrarekin ados jartzen ez dela salatzeko.

Akordioa nahi du Herri Sanferminak plataformak "herri sanferminak" aurrera ateratzeko, izan ere, orain arte San Frantzisko, Errekoletak era San Jose plazetako kudeaketaren ingurukoak ez ditu lotu Iruñeko Udalarekin. Gatazka iturri nagusia: ordutegiak.

San Frantzisko plazan dago problema handiena. Goizez, haurrentzako gunea izan dadin du xede plataformak; gauez, berriz, kontzertuetarako txokoa. 02:30ean ixtea da udalari aurkeztutako proposamena, eta "zertxobait lehentxeago" ere ixteko prest legoke.

Lau alderdietako askok, baina, ez dute begi onez ikusi proposamena. Batzuek jai gunea 20:00 baino lehen ixtea proposatu dute eta alkoholik ez saltzea.

Egoeraren berri emateko, prentsaurrekoa eskainiko du gaur Herri Sanferminak plataformak udaletxeko plazan, gaur, ostiralarekin, 18:00etan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!