Ereduei so altuagoa da aprobatu kopurua euskaraz ikasten dutenen artean. D ereduko 743 ikasleetatik 732k gainditu dute, hau da, %98,52k. Erdaraz ikasten dutenen kasuan -G eta A ereduak-, %96,10ekoa da aprobatu kopurua, apur bat baxuagoa.
Ikasgai askotako azterketak egiten dituztenez, guztira 5.731. Gaur hasi eta hilaren 20 arte, berrikusketa epea zabaldu da, eta nahi duten horiek irakasle batek azterketa berriro zuzentzea eskatu dezakete.
Selektibitatearen bigarren froga ekainaren 29an eta 30ean eta uztailaren 1ean izanen da.
Iaz, aurkeztutako 95,41ek lortu zuten etsamina pasatzea, hobea da oraingoa portzentajea, beraz.